Udaberri Torneoko finala dute gaur Hernaniko gimnasta gaztetxoek; alebinek. Taldeka jokatuko dute finala, Elizatxoren izenean, Astigarragan, 16:00etatik 19:00etara.
Aurretik, Gipuzkoako B mailako Txapelketa jokatuko dute, goizez, 10:00etatik 14:00etara. Taldeka Elizatxok hartuko du parte, alebinetan baita ere, eta banaka Maddi Alberdi eta Leire Leonetek (dantza: esku hutsik eta sokarekin). Infantiletan, taldeka Hernani GEE ariko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!