Arrozpidek Gipuzkoako Kopa bost brilatara du, eta bihar Floridan tiraldia

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 22a, 02:00

Migel Arrozpide herna­nia­rrak Gipuzkoako Kopa ira­bazi dezake bihar, Flo­ri­dako Benta Berri bolatokian. Kopako azken tiraldia dute bihar, goiz eta arratsalde, eta Arrozpide hirugarren dijoa, Ugarteburu baino bost brila gutxiagorekin. Ondo sailkatuta, Ibon Miner eta Miguel Burugain daude, 175 eta 170 brilarekin, baina irabazteko aukera gutxirekin.

Gipuzkoako Txapelketara 25 bolari sailkatuko dira
Gipuzkoako Kopa jokatuko dute bihar, baina horrez gain, bihar jakingo da, baita ere, zein 25 bo­lari izango diren Gipuz­koa­ko Txapelketara sail­­katuko di­re­nak. Arroz­pi­dek, Minerrek eta Bu­ru­gai­nek aukera de­zente dituzte. Tiraldia bihar; izenematea: 10:00-11:30 eta 16:30-17:30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!