KANTUZ Abesbatzak, bere urteko egitarauaren barruan, ekitaldi berri bat antolatu du gaur. Agrupació Coral Cardedeuencako Abesbatzakoak (Carcadeu-Bartzelona) izango dira Hernanin, koru arteko trukea dela eta. Sei abestiko emanaldia eskainiko dute, Emilio de la Linden zuzendaritzapean. Emanaldia Milagrosako Aretoan izango da 19:45etan. Kantuz Abesbatzak urrian itzuliko dio bisita Carcadeu herriari. Estilo ezberdinak lantzen dituen abesbatza Kataluniako abesbatza hori 52 abeslariz osatutako taldea da eta garai eta estilo ezberdinetako polifonia eta Katalunia eta mundu osoko folklorea lantzen ditu. Urte guzti hauetan abesbatzak kontzertu ugari eskaini ditu herri eta probintzi mailan. 2007an Bartzelonako Palau de la Musica Catalanan eskaini zuten emanaldia nabarmentzekoa da.