HIP-HOP eguna da gaur Hernanin. Euskal Herriko abeslari gazteen, scratch, graffiti eta break dantzarien eguna. Hip-Hop mugimenduak gazteen artean arrakasta haundia duela uste dute antolatzaileek , baina mamia ez dela nahikoa ezagutzen. Mami hori hobeto ezagutarazteko asmoz antolatu ohi dute egun hau. Aurtengoa seigarren urtea da antolatzen dela eta beste urteetan ez bezala, goizez bakarrik izango dira ekitaldiak; izan ere, Txalaparta festako ekintzak izango dira arratsaldean. Berez, Tilosetan ospatuko da, baina eguraldi txarrarekin, Atsegindegin egingo litzateke. Tailer eta erakustaldiak, ikasteaz gain, praktikatzeko Goizeko 11:00etatik hasita tailer eta erakustaldiak izango dira. Hasteko, graffiti tailerra eta margoketa emango dira, jendeak graffitiaren teknika ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. Ondoren, break dantza tailerra izango da, hau da, gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika erakutsiko da. Monitoreak egongo dira bertan. 13:00etan, berriz, tailerretan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango da break dantza eta rap erakustaldiekin.