Fusioa agindu du Eusko Jaurlaritzak

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 21a, 02:00

Hernaniko DBHko ikastetxeak eta institutua fu­sio­natzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Asteartean onar­tu zuen dekretua Eusko Jaur­laritzako Gobernu Kon­tsei­luak, Hezkuntza Sailburu Isabel Celaák hala proposatuta. Horren ondorioz, Her­na­nin desagertu egingo dira Urumea Ikastola DBH, Eli­zatxo Ikastola DBH, eta Lan­gile Ikastola DBH zentroak, eta  ikastetxe bakar batean in­tegratuko dira: Hernani BHI.
Hernani BHI ikastetxeak eskainiko ditu, beraz: Derri­go­rrez­ko Bigarren Hezkun­tza, Ba­txi­­ler­goa, eta Heziketa Zikloak.
Hernanin bezala, Eusko Jaurlaritzak fu­sioa agindu du beste herri batzuetan ere: Beasainen, Por­tugaleten, eta Gasteizen, hain justu. Eta hor sortuko ditu: Beasain BHI, Abatxolo IPI, eta Sansomen­di IPI zentruak.

Datorren ikasturtetik aurrera
Hernaniko ikastetxeak eta gu­ra­soak zain zeuden, Jaur­la­ritzak zer erabakiko, izan ere, datorren ikasturtetik au­rre­ra martxan izango den zentrua da hau. Zentru bateratu honen aldekoak dira: Elizatxo, Urumea eta Her­naniko Institutuak, eta ha­sie­ratik kontra azaldu da Lan­gile. Langilek protestak egin ditu azken hilabeteotan, Eus­ko Jaurlaritzaren asmo honen kontra, eta zenbait era­kunderen babesa ere lortu dute: Gasteizko Parla­men­tuarena, eta Ararte­koa­re­na, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!