Gobernu taldeak aurrera atera zuen atzoko Plenoan 2010eko aurrekontu proiektua, iaz baino 6,5 milloi euro txikiagoa: 27.902.178 euro. Alegazio epea irekiko da orain, eta epe horretan aurrekontuak erakusketa publikoan egongo dira.
2009an baino 6,5 milloi euro gutxiago
2010eko aurrekontu proiektuak bere bidea jarraitzen badu, Udalak 6,5 milioi euro gutxiago gastatuko ditu aurten. Ongintzak igo egingo du aurrekontua eta Kirol Patronatuak eta Udaletxeak jaitsi egingo dute, Udaletxearen kasuan dezente
jaitsiera haundiagoa.