«Egunetik egunera ari gara atez atekoa hobetzen»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 21a, 02:00

Atez Ateko bilketa hasi eta lehendabiziko astea pasa de­nean, balorazio positiboa egin du Izaskun Txintxu­rre­tak, Udal Ingurumen Saileko Z­i­ne­­gotziak. «Pozik gaude, egun batetik bestera birzikla­tze kopuruak izan duen gorakadagatik. Eskerrak he­rri­ta­rrei, hondakinak ondo bereizten ari direlako, eta lehen egunetik emaitza bi­kai­nak lortzeko ahalegina egin dutelako, kopuru eta kalitatean».
Hernaniko Kronikara bi­da­­litako prentsa oharrean, Txin­­txurretak pazientzia izateko eskatu du, «denok ikasten ari garelako, funtziona­men­dua ezagutzen, Udala, herritarrak eta biltzaileak». Eta argibideak eman nahi izan ditu puntu batzuei buruz.

Bilketan arazoak
Arazoak izan direla bilketan, dio Txintxurretak, eta normalak direla arazo horiek, bilketa sistema berri bat martxan jarri delako. Izan diren inzidentziei azkar erantzun zaiela ere esan du Ingurumen Zi­ne­gotziak. «Ga­tazka puntu na­gu­siak lokalizatuta daude eta bitartekoak jarri ditugu arazo horiek konpontzeko. Bil­tzai­leak ohitu ahala konponduko dira arazo horiek».
«Dena dela, barkamena eskatu nahi diegu eragozpenen bat izan duten herritarrei». «Udala ahalegin haundia egiten ari da sistema eraginkortzeko. Eta herritarrei euren laguntza eskatu nahi diegu sistema hobetzeko».
Atez Ateko bulegora dei­tzeko eskatu diete herritarrei, edozein inzidentziaren berri emateko: astelehenetik la­run­batera, goizeko 09:00­e­ta­tik 11:00etara: 900 840 090.

Kodearekin arazoak izanez gero, bulegora deitu
Kodeak etxeetara iritsi dira, eta zintzilikatzekoetan jarriak daude. Etxera iritsi den kodeak ez badu koinziditzen zin­tzilikatzekoan dagoenarekin, Atez Ateko bulegora deitu. Bestalde, rafiazko poltsei ere kodea jarri egin behar zaie.

Errefusa, altzariak eta pilak
Dendari eta merkatariek ostiral goizetan atera behar dute errefusa, 10:00ak baino lehen.
Altzariak asteazkenetan bilduko ditu Udalak. Etxe atarira 08:00ak baino lehen atera behar dira, eta 12 euro ordaindu behar da zerbitzua. Or­dain­keta aldez aurretik egin behar da (izena-abizenak jarrita: 2101 0041 00 0004013991).
Pila erabiliak utzi behar dira, pilak saltzen dituzten dendetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!