‘Udaleku Artistikoak’ uztailean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 20a, 02:00

Uztailean musika eta beste arteak gozatzeko aukera izango da Hernanin, haur eta gazteentzat, uztailaren 12tik 23ra, goizetan. Eskaintza berezia da, artea duelako oinarri, eta arrakasta haundia izanda dator, egin duten beste herrietatik. Bi eskaintza dira, bata 4 urtetik 12 urte bitartekoentzat, eta bestea 12-17koentzat. Izena emateko aukera dago Hernaniko Udal Musika Eskolan, maiatzaren 31ra bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!