Ereñotzura bidea itxita dago, igandeaz geroztik, lurjausi bat medio

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 19a, 02:00

Ereñotzura bidea (GI 3410), Nafarroara dijoana, itxita dago Lastaola parean, joan den igandeaz geroztik, lurjausi bat dela medio (atzoko Kronikak zioen, ireki zutela bidea, Barne Saileko prentsa zerbitzuak hala jakinarazi zuelako). Bidea oraingoz itxita egongo da, beraz, eta ez dakite noiz arte luzatuko diren lanak. Bitartean, Lastaola poligonoan barrena bideratu dute trafikoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!