10. urteurrena beteko du aurten Hernaniko Kronikak, eta salgai jarri ditu diseinu esklusiboko kamixetak, herritar guztientzako modukoak. Heldu, gazte, neska, mutil eta haurrentzat, lau koloretako kamixetak atera ditu Kronikak.
10 euro bazkideentzat eta 12 euro bazkide ez direnentzat. Kronikako bulegoetan (Larramendi, 11) eskura ditu nahi duenak. Horrez gain, metxeroak eta boligrafoak ere badira, euro batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!