Oroitzapen festa, Inmakuladan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 19a, 02:00

‘memoriaren mapan’ le­ku bat egina diote hernaniar as­kok Inmakulada ikastetxeari. 125. urteurrena zuten larunbatean. Ikasle eta irakasle ohiek berriz elkartzeko aukera izan zuten; eta garai haiek gogoratu; eta argazki zaharrak ikusi. «Hau ni izango naun! Hau hi!». 200 bat lagun bildu ziren festara; zahar eta gazte, orduko eta oraingo. Oraingo ikasleen ikuskizunak asko txalotu ziren, eta luntxa, izugarri gozatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!