Apirilean 1.116 langabetu ziren Hernanin, martxoan baino 24 gutxiago

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 19a, 02:00

apirila ez da txarra izan Hernaniko langabezi datuen­tzat, kopurua jaitsi egin baita, bigarren hilabetez jarraian. Aurreko hilean ere jaitsi egin zen langabetu kopurua Her­na­nin (4 langabetu gutxiago), eta martxotik apirilera kopuru hori haunditu egin da (24 gutxiago). Dena dela, mila langabetutik dezente gora dago Her­na­nin kopurua, populazio ak­ti­boaren %12 inguru. Lan­gabetu ge­hie­na zerbitzuetan dago, 689; industrian 253; eraikuntzan 126; eta nekazaritzan 8. Adin tarte zigortuena, 25-44 urtekoena da, 560 langabetu daude adin tarte horretan (282 gizonezko eta 278 emakumezko).

Kontratu berriak gutxiago
Apirilean 367 kontratu berri egin dira Hernanin; martxoan baino 22 kontratu gutxiago, eta 2009ko apirilean baino 65 gehiago. Kontratu gehien zerbitzuetan izan dira, 210; industrian 60; eraikuntzan 31; eta nekazaritzan 1. Kontratu mugagabeak 17 izan dira; eta aldi batekoak 350.

Gipuzkoan 40.366 langabetu
Jaitsi egin da langabetu ko­pu­rua Gipuzkoan ere, aspaldiko partez. Martxoan baino 1.313 langabetu gutxiago dau­de apirilean. Dena dela, iaz baino 3.966 gehiago dira; eta 2007an baino (langabezia gora hasi baino lehenago) 17.595 gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!