Hernanik kostata irabazi zion Andoaini

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 18a, 02:00

Andoaineko pelotariek lan ederrak eman zizkieten hernaniarrei, baina azkenean hernaniarrak 2-1 jarri ziren aurretik herriarteko kanporaketa honetan. Andoaindarrek kadeteetan lortu zuten irabaztea, Urkizu eta Murgiondo hernaniarrek 22-16 galdu zuten lehenengo partida honetan. Hortik aurrera hernaniarrak nagusi izan ziren. Jubeniletan, Aizpitarte eta Lizeagak 22-15 irabazi zuten, ordubete baino gehiagoko partidu gogorraren ostean. Nagusietan, Ojuel eta San Sebastianek 22-18 irabazi zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!