Tejada eta Redondo onenak, azken tiraldian, eta sailkapenean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 18a, 02:00

Azken aurreko tiraldia ere egin dute, Txantxangorriko tiralariek eta bi lagun dira aurrean: Oskar Redondo eta Asier Tejada, 69 plater eta 66 platerekin (Luis Garayar ere ez da urruti, 63rekin). Larunbatean zuten azkenaurreko tiraldia, doble trap-ean, eta biak izan ziren nagusi, bakoitza bere kategorian. Tejadak 19 plater bota zituen eta Redondok 17. Azken tiraldiak ez du emoziorik faltako, uztailaren 24an, Arkaleko zirkuituan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!