Nagore Eizagirre izan zen onena 42 kg bitartekoetan, eta Maddi Alberdi bigarren, 34 kg artekoetan. Alebinen Gipuzkoako Txapelketan maila bikaina eman zuten hernaniarrek. Hirugarren saria lortu zutenak ere izan ziren: Ane Markina (37 kg), eta Iñigo Imaz (28 kg). Indarrean dira Hernaniko judokak, eta indarrean, Hernaniko judoa. Asteburuan ikusi ahal izan dute kiroldegira inguratu direnek: larunbatean 340 judoka, benjamin mailako erakustaldian; eta igandean 235 judoka, alebin mailako Gipuzkoako Txapelketan.
Horien artetik, asko hernaniarrak. Taldean 135 lagun ari dira guztira, gazte eta heldu. Eta bost irakasle. Talde bikaina, herri bakarrerako, Jone arduradunak dioenez. Nesken taldeak bigarren postua lortu zuen, Gipuzkoako Txapelketan, taldeka. 30 dira; dezente, beste herrien paretsu. Eta taldea zabaldu nahi dute.
Judoa probatu nahi duten gazteek (10-14 urte), aukera dute ekainera bitartean. Kiroldegiko bazkide izanez gero, sartu, eta probatzeko aukera jarriko zaie. Astelehenetik ostegunera, 19:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!