Ereñotzuk auzo udal izaera hartzea Diputazioak printzipioz begi onez ikusten duela adierazi zuen atzo Edurne Egaña Diputatuak, Batzar Nagusietan. Aurkeztu den dokumentazioa egokia dela, eta baldintzak betetzen direla adierazi zuen Foru Administrazioko Diputatuak, eta hiru hilabete barru jakinaraziko dutela, azken erabakia, erabaki definitiboa.
Batzar Nagusietan esanak, talde mistoak eskatuta
Rebeka Ubera Batzarkideak eskatuta hitz egin zuen atzo Foru Diputatuak Batzar Nagusietan. Talde mistoaren izenean eskatu zuen Rebeka Uberak (Aralar) agerraldi hori, Diputazioaren jarrera zein den jakiteko.
Auzo udalaren
bultzatzaileak gustora
Erabaki definitiboaren zain daude Ereñotzun, baina esperantzaz. Erabakia beraiek uste baino lehenago datorrela jakinarazi diote Kronikari, eta esperantzaz daudela, ikusita, hiru hilabete barru emango zaiela erantzuna, eta Diputazioaren jarrera auzo udalaren aldekoa dela.