Hiru egun txalapartaren inguruan, eta lau ekitaldi nagusi. Aurtengo Txalaparta Festak sorpresa batzuk baditu gordeta, ostegunean hasi eta larunbatera bitartean. Txalapartari buruz egin den lan mardulenetakoa aurkeztuko dute, ostegunean Biterin. Lanak ditu, hiru zati: liburua, CDa eta DVDa; egilea, Joan Mari Beltran, bertan izango da, Biterin, Kepa Ugarterekin batera, 19:30etatik aurrera. Ostiralean, Gasteizko Harresian Zulo taldeak, Afrika eta Euskal Herria uztartuko ditu, erritmoz. Larunbatean, festa nagusia, Tilosetan.
‘Txalaparta’ proiektua, Durangon arrakastatsua, ostegunean Hernanin
Txalaparta proiektua ezagutu ahal izango da ostegunean, Biterin. Liburua du lan horrek ardatz, eta idazlea, Juan Mari Beltran, Biterin izango da ostegunean. Durangon arrakasta izan zuen liburuak; ondo saldu zen Beltranek egindako lan mardula. Lan hori ezagutu eta DVDa ikusteko modua izango du Biterira inguratzen denak, ostegunean. Emanaldi txiki bat ere izango da: Ixiar Jauregi, Ander Barrenetxea, eta Aitor eta Juan Mari Beltranen eskutik.
Gasteizko txalaparta,
erritmoak eta sorpresa
Indarrean dabiltzan taldeak datoz aurten ere Txalaparta Festara. Horren adibide ditugu Gasteizko bi talde: Harresien Zulo ostiralean Biterin ariko da, eta erakutsiko dute, Euskal Herriko eta Afrikako musikak uztartu daitezkeela, erritmo bidez. Gasteizko Txalama taldeak, berriz, sorpresa dauka prestatua, larunbateko ekitaldi nagusirako.
Larunbatean txalaparta festa, afaria eta jaialdia prestatu dituzte. Afari txartelak, Udal Musika Eskolan, 20 euroan. Deitu: 943 337050.