Seniorrak txukun Zazpikako Txapelketan eta gaztetxoak ezinhobeto asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 17a, 02:00

Senior A taldeak Estatu mailako Zazpikako Txapelketa jokatu zuen Madrilen larunbatean, eta lan txukuna egin zuen. Lehenengo fasean partidu bat irabazi eta bestea galduta (Independiente-Hernani 7-33 eta Alcobendas-Hernani 40-5), Zilarrezko Kopa jokatzeko sailkatu zen. Eta kopan, bigarren geratu zen Cisnerosi 24-28 irabazita eta Malagaren aurka 21-17 galduta. Benjamin, alebin eta infantilak berriz ezinhobeto ibili dira asteburuan. Benjaminek eta infantilek Kontxako Txapelketa jokatu dute eta biak txapeldun izan dira. Alebinak Pardoko Txapelketan izan dira eta gertu ibili dira txapeldun izatetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!