Ereñotzuko errepidea, hau da, GI-3410, moztua geratu zen atzo arratsaldean, lur-jausi baten eraginez. Dirudienez, azken egunetako euri zaparraden ondorio izan da. Lur-jausia errepidearen 2.4 puntu kilometrikoan izan da, Lastaolako poligonora sartzeko zubitik gertu. Hori horrela, bertako zubitik desbideratu dute trafikoa eta Ereñotzura Lastaolako poligonotik joan daiteke.