Nora nahiago: kostaldera, kultur edo naturaz gozatzera, ala beste herrialde batera?

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 17a, 02:00

Uda gerturatzen ari da, pix­ka­naka-pixkanaka, eta asko­ren­tzat opor garaia ere bai. No­ra joan erabakitzeko edo era­bakitzen hasteko momentu egokia, inondik ere. Adi­neko pert­sonek ere hasi behar­ko dute zeregin horretan, Imser­sok antolatzen du­en Nagu­si­en­tzako Opor Pro­gra­man par­te hartu nahi ba­dute behintzat; izan ere, ize­na emateko epea zabalik da­go dagoeneko. Es­ka­­era egiteko aukera ekainaren 21era ar­te izango da. On­gin­tzan eta Goiz Eguzkin dau­de eskuragarri eskabide orri­ak.

Mota ezberdinetako bidaiak
Imsersok urtero antolatu ohi di­tu halako bidaiak, «pertsona nagusien ongizatea bultzatu nahian, eta ondo merezitako opo­rrez gozatu dezaten». Bi­dai­ak mota ezberdinetakoak izaten dira: izan daitezke egonaldiak kostal­de­an, atseden har­tzeko eta erlaxatzeko (An­daluzia, Katalunia, Mur­tzia, Valentzia, Balear eta Kanariar Uharteak); kultur bidaiak, Espainiar Estatuko historia eta artea ezagutzeko; naturako turismoa, toki berezietatik ibilbideak eginda; edota bes­te herrialde batzuekin trukea. Azken kasuan, Frantzia egitasmoa dago, hau da, 8 egun kostaldera edo Paris ingurura; edo bestela, Portugalera 8 egun.

Zenbait baldintza
Parte hartu nahi izanez gero, ondorengo baldintzetakoren bat bete behar da: 65 urte baino gehiago izatea; Pentsioen Sis­tema Publikoko erretiroko pen­­tsioduna izatea; alarguntasunaren ondorioz pentsiodun izatea, 55 urte edo gehiago izanda; edo ezintasunaren, bes­te pentsio batzuen edo au­rrejubilatu izatearen ondorioz pentsiodun izatea, kasu guztietan 60 urte beteta izanda.

Bikotekidea eta urritasuna duten seme-alabak ere bai
Pentsiodunaren bikotekidea be­rarekin batera joan ahal izango da. Bikotekideari ez zaizkio aipatutako baldintza horiek eskatuko. Horrez gain, guxienez %45eko urritasuna duten seme-alabek ere parte hartu ahal izango dute, urritasun horrek bidaiatzeko aukera ematen badie, eta gurasoekin batera bidaiatzen badute eta logela beraiekin konpartitzen badute.

Eskaera internetez
egiteko aukera

Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono honetara deitu behar da, 901 109 899 edo helbide honetan sartu www.imserso.es. Internetez ere egin daiteke eskaria helbide horretan bertan.

Adineko pertsona
ezinduentzat aldi
baterako egonaldiak

Di­putazioak udararako, aldi ba­­­­te­rako egonaldiak prestatu di­­tu adineko pertsona ezin­du­en­­tzat. Egonaldiak hilabete oso­koak edo hamabost egu­ne­koak izango dira, uztailean, abuztu­an edo irailean. Izen ematea Ongintzako bulegoetan egin behar da. Uztailerako apunta­tzeko epea joan den ostiralean bukatu zen, baina abuzturako eta irailerako bada oraindik aukera. Lehenengo kasuan, mai­atzaren 28ra arte, eta bigarrenean, ekainaren 11ra arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!