«Garai ezberdinak, pertsona ezberdinak... baina, antzeko bizipenak dituzte etorkinek»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 20a, 02:00

Gizarte Iker­ke­ta­rako Pro­mo­zio Institutu­a­­re­kin (GITE-IPES) elkarla­ne­an, Patrizia Muño­zek  zu­zen­du­ta­ko Eus­kal Herria hel­­muga dokumentala ikusteko auke­ra izango da gaur Hernanin. Do­ku­men­ta­le­an, Euskal Herrira bi une ez­ber­dinetan etorritako migrazioa agertzen da au­rrez au­rre: 1950 eta 1960 ha­markadetan etorritakoak in­dustrian lan egitera, eta gaur egun etorritakoak zerbitzu eta gainontzeko lanetara.
Muñozek aurreratutakoaren arabera, arrazoi ezberdinak zituzten lehengoek eta oraingoek, baina badituzte puntu komunak. «Ga­rai ez­ber­­dinak dira eta arrazoiak ere bai. Eta gainera, orain, globalizazioaren eraginez, ani­tza­goak dira arrazoiak, etorkinen taldea heteroge­-ne­o­agoa da. Baina dokumentalarekin konturatu gara arlo pertsona­le­an, bizipenak an­tzekoak di­re­la kasu guztietan. Zure he­rria atzean uzten duzu eta egoera berrira moldatu behar zara».
Dokumentalean oinarritutako hitzaldia antolatu du Na­tza kultur elkarteak inmigrazioaren gaia lantzeko, eta bi­deo emanaldiaren ondoren izan­go da hori. 19:30etan hasiko da Udaletxeko Areto Nagu­sian.

Historia berreskuratu nahian
Patrizia Muñozek azaldu duenez, GITE-k irudi batzuk eskuratu zituen Bilbon 60ga­rren urtean etorkinek bizilekutzat zituzten txabolen gainekoa, eta historia berreskuratu nahian, dokumentala egiteko proposatu zioten. Garai hartako ikuspegia lor­tzeko, egokia iruditu zi­tzai­on Periko Solabarria langile, sindikalista eta diputatu ohia el­ka­rriz­ketatzea. Hala konta­tzen du Solabarriak: «Asko mi­resten dut garai hartan eto­rritako jendea. Asko eman diote herri honi. Ez di­ra ezeren jabe egitera etorri, ez dira ezer konkistatzera etorri, lanera, bo­rro­kara eta bizitzera etorri ziren. Gurekin, Euskal Herri­a­rekin».

Gaur egun arrazoi
estrukturalak

Gaur egungo ikuspuntua biltzeko, berriz, Luz Amparo Pimiento La posada de los abrazos egitasmoko kidea elka­rriz­ketatzen du Muñozek do­­kumentalean. Izan ere, egi­tasmo horretan etorkinekin lan egiten dute, etxebizi­tzen  eta alokairuen kontuekin, besteak beste. «Lehengo txabolen gaur egungo ikuspuntua litzateke», dio zuzendariak.
Pimientok honakoa dio inmigrazioari buruz: «arrazoi nagusiak estrukturalak dira. Herrialde horietan da­goen inpunitatea sekulakoa delako eta ez dagoelako es­kubide politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekorik. Eskubide gabezia horrek eraginda alde egiten dute masiboki herrialde horietatik».
Gaurko hitzaldian bi elkarrizketatuen esperientzia eza­­gutzeko aukera izango da zuzenean, Euskal Herria helmuga dokumentala ikusi ondoren, hitzaldian parte hartuko baitute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!