Bihar gauetik asteartera urik ez Zikuñaga inguruan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 16a, 02:00

Bihar, Zikuñaga auzoko ur hodian lotura berri bat egin behar dela eta, ura moztu egingo da gaueko 22:00etatik astearte goizeko 06:00etara. Urik gabe geratuko dira: Zikuñaga auzoa, Zikuñagako Papelera, Eziago, Epele, Ibarluze industrialdea eta Lastaola poligonoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!