Luis Llopis: «Atezainek, jokoan gero eta inplikazio gehiago dute»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 16a, 02:00

Luis Llopis hernanirra atezainen entre­na­tzaile da, eta liburu berria aurkeztu zuen, ostegunean Lezaman. Implica­ción y relación del portero en el juego colectivo izenburupean, liburuak aztertzen du atezainek, futbolak jasan duen eboluzioaren ondorioz, bere jokatzeko moduan izan dituzten aldaketak, eta horiek entrenatzeko metodologia.

Metodologia oso bat garatzen duen liburua
Real Union, Real Sociedad eta Real Madriletik igaro ostean, aurtengoa bigarren denboraldia du Llopisek Athleticeko ate­­zainen entrenatzaile mo­duan. Lan horren isla da liburu hau, eta Iraizoz eta Arman­do Athleticeko atezainen la­naz gain, liburuan aztertzen da Valdes, Palop eta Diego Lopez atezain ezagunek Athle­ticen aur­kako partiduetan egindako lana. Horretan oinarrituta me­todologia oso bat garatzen du atezain modernoaren entrenamendurako. Llopisen ustez, atezainak ez du mugatzen bere jarduna geldiketak egitera. Futbola­ren eboluzioak behartu du taldearen joko kolektiboan in­pli­katzera eta honetan gero eta garrantzia haundiagoa har­tzen du atezainak. Hau ez da futboleko entrenamendu metodoen ohiko liburu bat. Partidu batean atezain batek izan ditzakeen egoera desberdinak islatzen ditu eta horien aurrean hobeto prestatuta egoteko herramintak ematen dizkio. Ho­rre­la, aurrez aipatutako atezainek, Athleticekin jokatu di­tuz­ten partiduetan, edo talde txuri- gorriaren aurka izandako partiduetan sortutako gertaerak aztertzen dira. Egoera horien aurrean zer sentsazio, bizipen edo erabaki hartu dituzten, eta hauek okerrak edo egokiak izan diren aztertu ondoren, horien aurrean atezaina nola prestatu zehazten da. Hortik aterako da gaur eguneko futboleko atezaina entrenatzeko metodologia egokia.

Oihartzun haundia futbolaren munduan
Liburu honek oihar­tzun zabala izan du futbolaren munduan. Hitzaurrea Joa­quin Ca­parros eta Juan Carlos Man­dia entrenatzaileek egin dute; lehenengoa talde biz­kai­ta­rreko entrenadorea da, eta bigarrena, R. Madrileko ha­rrobiko entrenatzailea denbora askoan izateaz gain, Racing eta Cas­tellon taldeak zuzendu ditu lehenengo eta bigarren mailan. Gainera, orain dela aste ba­tzuk Madrilen egindako aurkezpenean, estatuko futboleko ordezkari garrantzitsuenak izan ziren. Lehen mailako talde gehienek ordezkariak bidali zituzten. Bereziki, kirol zuzendarien eta atezainen entrenatzaileen presentzia izan zen nabarmena. Athle­ticeko lehen plantillako hainbat jokalarik ere bere babesa agertu zioten LLopisi Madri­leko aurkezpen horretan. Luis Llopisek izen haundia hartu du estatu mailako futbolean, baina baita ere nazioarteko mailan. Ekainean Veronan egingo den futboleko kongresuan ponente bezala ariko da. Kongresu horretan atezainen inguruan mintzatuko dira eta Llopis izango da protagonista garrantzitsuenetakoa. Gainera EHUk antolatzen dituen udarako kurtsoetan ere egongo da, Zubietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!