Gaur, Gipuzkoako Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 16a, 02:00

hernaniko Judo Elkarteko gaztetxoenak protagonista izan ziren atzo Hernaniko kiroldegian. Arratsaldean, 8 ur­tera arteko judokek erakus­taldia eman zuten eta ondoren, benjaminen txanda izan zen. Gipuzkoako Federazioko talde ezberdinekin batera, jaialdia izan zuten. Guztira, 250 haur inguru bildu ziren Kirolde­gian. Gaur ere izango da judoaz gozatzeko aukera Hernanin. Alebin mailakoek Gipuzkoa­ko Txapelketa jokatuko dute. Hernanitik 6 neskek eta 7 mutilek hartuko dute parte. Txapelketa goizeko 09:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!