Lehia erakargarri eta parekatua Andoainen aurka

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 16a, 02:00

herriarteko Txapelketa aurrera doa, eta gaur, fina­laur­denetako joaneko kanpo­ra­keta jokatuko du Hernanik Andoainen aurka. Burun­tzal­deko derbi erakargarri eta pa­re­katua espero da. Norgehia­go­kak 16:30etan hasiko dira Ki­roldegiko pelotalekuan. Kadeteetan, Iñigo Urkizuk eta Aritz Murgiondok Mai­za eta Jauregi izango dituz­te, aurrez aurre. Maila hone­tan partidu oso parekatua es­pe­ro da, andoaindarrek mai­la ona izan arren, herna­nia­rrak mo­mentu onean baitau­de. Jubeniletan, Eneko Aiz­pi­tarte eta Markel Lizeaga lehia­tuko dira Irastorza eta Ulan­garen aurka. Kasu ho­ne­tan ere, partidu parekatua espero da bi bikoteak maila horre­tako onenetakoak bai­ti­ra.

Seniorretan hernaniarrek aukera haundia
Seniorrei dagokienez, Paul Ojuel eta Ioritz San Sebas­ti­an neurtuko dira Eskudero eta Sagasetaren aurka. Par­tidu honetan, hernania­rrek ohiko maila ematen ba­dute, ga­rai­pena eskura­tzeko zail­tasun haundiegirik ez dute izango.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!