Hamaika tona organiko bildu dira bigarren bilketa egunean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 16a, 02:00

udala pozik dago Atez Atekoak lehenengo astean lor­tutako emaitzekin. Bikai­nak direla dio datuei erre­ferentzia eginda: «igande gau­e­an 3.500 kilo organiko jaso ziren eta asteazkenean, hau da, bigarren bilketa egu­nean, 11.100 kilo. Aste­lehe­nean, berriz, 2.800 kilo ontzi arin jaso ziren eta as­teartean, 3.540 kilo pa­per/kar­toi. Izan duen arra­kasta argi uzteko, ho­nako konparazioa egiten du: «Her­nanik egun baka­rrean jaso du, Zarautzek hila­be­tean jasotzen duena (11.023 kilo) baino gehiago eta Aretxabaletak hilabetean jasotzen duenaren (5.875 kilo) bikoitza».

«Irtenbidea hondakinen arazoari»
Izaskun Txintxurreta in­gu­rumen zinegotziaren ara­be­ra, «irtenbidea aurkitu dio­gu hon­dakinen arazoari. He­rri­tarrak lehenengo egunetik ha­si dira hondakinak behar be­za­la ateratzen. Pozik gau­de eta eskerrak eman nahi diz­kio­gu jende guztiari, oso on­do egiten ari direlako». Eta gai­neratu du: «Bi egunetan ia 15 to­na organiko jaso ditugu. Due­la astebete tona horiek guz­tiek zabortegian amaituko zuten; orain konpostatu egin­go ditugu. Hernani birzi­kla­pe­­narekin konprometitu da eta 20.000 laguneko talde ba­tek elkarlanean asko lortu de­za­ke. Emaitza hauek aur­kez­ten jarraitzen badugu, Dipu­tazioak Usurbilgo Itu­nak es­ka­tzen dion moratoria eman beharko du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!