eguraldi kaxkarrak ere ezin izan zituen Herri Olinpiadak zapuztu atzokoan. Hori bai, etengabeko euri zaparraden eraginez, aldaketa txikiren bat egin behar izan zuten. Ginkanaren ordez, brileta jokatu zen. Boxleya berriz, pentsatu bezala egin zen, eta sekulako giroa eta ikusmina sortu zen Kale Nagusiaren bueltan. Ginkana gaur izango da, eta eguraldi txarra bada ere, berdin berdin egingo dela azaldu dute antolatzaileek. Behin hasita, ez dago Olinpiadak geldituko dituenik!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!