Asteburu honetan ginkana, boxley eta brileta

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 15a, 02:00

Hernaniko herri olinpiadek aurrera jarraitzen dute, aurreko asteburuan taldeek atseden hartu ostean; eta asteburu honetan, hiru froga izango dituzte. Larunbatean, Gin­kana eta Boxleyan hartuko dute parte talde guztiek, eta igandean, Briletean talderik onena zein den erakutsi be­harko dute parte hartzaileek. Frogak 15:30etan hasiko dira. Azkeneko froga, maia­tzaren 6an jokatutako patin lasterketa izan zen, eta horretan, urnietarrez osatutako Poxta Zahar taldeak irabazi zuen. Final oso parekatuan, urnietarrak izan ziren azkarrenak, jendez gainezka zegoen Kaxkoko zirkuitoan.

Pu­tre­a­k taldea aurretik
Bi froga jokatu ostean, Pu­tre­ak taldeak lortu du, oraingoz, sail­kapen orokorreko lehe­nen­go postua. Atzetik daude, Brugalkaba Mata eta Ardi Galduak taldeak lehenengo postu hori konkistatu nahian. Horretarako, asteburu honetan, lehenengoek 4 puntuko tartea kendu beharko diete liderrei eta bigarrenek 6 puntuko aldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!