Asteburuan pelota partidu ugari izango dira Hernanin. Gaur 12:00etatik aurrera, 4/5eko Udaberri Txapelketako partiduak jokatuko dira: seniorretan, Unai Ezeiza/Zestoa; eta kadeteetan, Ohian Lujanbio/Añorga, Iñaki Otaegi/Gure Txeru, eta Egoitz Altuna/Urnieta. Arratsaldean, 16:00etan, Eskolarteko Txapelketa izango da. Benjaminetan 8 partidu jokatuko dira eta alebinetan 7. Bihar, Herriarteko Txapelketako finalaurdenetan, joaneko partidua jokatuko du Hernanik Andoainen aurka, 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!