Hernani lan txukuna egin asmotan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 15a, 02:00

hernaniarrak berriz ere, ilusioa be­rres­kuratu, eta lan txukuna egi­teko asmoarekin joango dira gaur Madrilera, estatu mailako Zazpiko Errugbi Txa­pel­keta jokatzera. Alco­ben­da­seko Jose Caballero ki­rol­degian izango da, hain zuzen 15:00etan. 18 talde izan dira aukeratuak eta guztira hiru serie jokatuko dira. Talde bakoitzak bi serietan hartuko du parte eta bukaeran finala izango da Madrilen. Gaurko seriean 12 taldek hartuko dute parte eta lau multzotan banatuko dira. Hernani D multzoan dago, Al­cobendas eta Independien­te­re­kin. Emaitzen arabera, hurrengo partidua A multzoko baten kontra jokatuko dute. Azkene­ko partidu horrek sailkapena osatzeko balioko du finaleko partidua jokatu aurretik. Zazpi jokalari eta partidu motzagoak Zazpiko errugbian 15 jokalarik jokatu beharrean 7k joka­tzen dute. Arauak eta zelaiaren tamaina berdinak dira, baina partiduen iraupena 80 minutukoa izan beharrean 15ekoa da. Finalak, berriz, 20 minutu ingurukoak izaten dira. Hori dela eta, aukera izaten da txapelketak egun batean jokatzeko. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!