Hernaniko judo elkarteko gaztetxoak protagonista izango dira asteburuan. Gaur, arratsaldeko 15:30etan, txikienen txanda izango da. 8 urtera arteko judoken erakustaldia izango da, eta ondoren, 17:30etan, Benjaminen jaialdia. Gipuzkoako Federazioko talde ezberdinak izango dira. Guztira, 250 ume inguru bilduko dira gaur Hernaniko kiroldegian. Bihar goizean, berriz, 09:30etatik aurrera, alebinek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute. Hernanitik 6 neskek eta 7 mutilek hartuko dute parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!