Berriak elkarteko merkatariek bezeroen leialtasunari erantzunez, hainbat kanpaina eta ekintza berri dituzte eskuartean. Kanpainen artean, aipatzekoa da, maiatzaren hasieratik martxan dagoen %3ko deskontuarena; hau da, Berriak Txartelarekin erosten dutenek %3ko deskontua izango dute erosketetan. Produktuak merkeago eramateko aukera abenduaren 31ra arte izango da.
Maiatzaren bukaeratik, Bezeroaren Astea
Deskontuez gain, Bezeroaren Astea prestatzen ari da Berriak elkartea. Maiatzaren 29tik ekainaren 5era izango da. Aste horretarako bezeroari zuzendutako ekintzak izango dira. Aurrerago zehaztuko dira Kronikan.
Hori bai, elkartetik jakinarazi dute, Bezeroaren Aste horretan, Berriak Txartelaren bidez lortutako puntuek balio bikoitza izango dutela. Berriak Txartela erabiliz puntuak lortzen dira; bost euroko erosketa bakoitzarengatik puntu bat lortzen du erosleak. Eta ondoren, puntu horiekin opariak izaten ditu eskuragai bezeroak.
Katalogo berria ekainetik aurrera
Lortutako puntu horiekin, opari berriak izango dira eskuragai ekainetik aurrera. Izan ere, puntukako katalogoa berritzen ari dira eta datorren hilabeterako prest izango da eta Berriak elkarteko denda guztietan banatuko dira.