Joan den ostiralean sariak eman zitzaizkien Peña Otañok antolatutako Mus Txapelketako irabazleei. Bazkideen urteroko afarian izan zen. Afari ederra egin ondoren izan zen sari banaketa. Azkenean irabazle Txiflo eta Otsuak osatutako bikotea izan da, finalean Zuñiga eta Agustini 4-2ko emaitzarekin irabazita. Hirugarren postuan, berriz, Igor eta Gorka geratu dira Linter eta Mujika 4-1 mendean hartuta. Peña Otañok eskerrak eman nahi dizkie Mus Txapelketa antolatzen lagundu dutenei, baita sariak eman dituzten enpresa, denda, sagardotegi eta abarrei ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!