Eduardo Benitez hil zutela, urtebete igandean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 14a, 02:00

Hernaniar gaztea omentzeko eta gertatua ez ahazteko, kontzentrazioa eta minutu bateko isilunea egingo dituzte Urbieta kalean, hil zuten lekuan, eguerdiko 13:00etan.

Maiatzaren 16an, igandean, urtea beteko da Eduar­do Benitez Tamayo hernaniar gaztea hil zutela. Goi­zean, 12:00e­tan, urteurreneko meza izango da, eta ondoren, 13:00e­tan, kon­tzen­trazioa eta minutu bateko isilunea egingo dituztela jakinarazi dute senideek, Benitez omentzeko eta gertatutakoa ez ahazteko. Horiek Urbieta kalean izango dira, gazte hernaniarra hil zuten lekuan. Eduardo Benitez, Zikuña­gako auzotarra, maiatzaren 16ko goizaldean hil zuten, Urbieta kalean, 30 urte zituela. Ustezko hiltzailea atxi­lotu eta espetxean sartu zu­ten, Mar­tutenen eta egun, epaiaren zain dago. Herri epaimahai batek emango du epaia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!