Maiatzeko aurreneko hamabostaldian ez dira ekitaldiak faltako Astigarragan, eta hilabete amaiera ere ez da makala izango. Besteak beste, antolatu dituzte hitzaldiak, bidaietako argazki eta dokumentalak, San Isidro jaia, lehiaketak eta kirol jarduerak.
Bidaiaz bidaia
argazkiak eta dokumentalak
Maiatza osoan zehar bidaietako argazki eta dokumentalak ikusteko aukera izango da Astigarragako kultur etxean, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera doan izango da, euskaraz eta 45 minutuko iraupena izango du.
Bihar esaterako, Colorado Arroila haundia piraguan dokumentala izango da, baltsa eta piraguetan egindako jaitsieraren ingurukoa. 15 eguneko espedizioa erakutsiko da bertan, eta egilea Carlos Escribano da. Horrez gain, maiatzean izango dira: La Tadrart eta Papua Ginea Berria, uharte bat bi herrialde.
San Isidro jaia eta pintura lehiaketa larunbatean
Larunbatean baserritarren eguna ospatuko dute Astiga-rragan, San Isidro eguna. Ospatzeko, egun osoko ekitaldiak antolatu dituzte: Xapre ariko da trikitian, prozesioa eta meza, barazki eta hegazti erakusketa, hamaiketakoa, idi proba, Egaña eta Lizaso bertsolariak, bazkaria eta Gure Izarra elkarteari omenaldia.
Egun berean, Astigarragako pintura lehiaketaren 16garren edizioa izango da, Barandiaran plazan, 09:00etatik 18:00etara.
Musika emanaldiak
eta kirol jarduerak
Larunbat arratsaldean, piano emanaldia ere izango da, musika eskolan, 18:00etan. Horrez gain, hilabete bukaeran, 29an, akordeoi emanaldia izango da. Musika eskolan baita ere, 19:00etan.
Azkenik, eskalada egiteko aukera jarriko dute maiatzaren 29an, Pio Baroja kiroldegian, 11:30etatik 13:00etara.