Morillo de Tou-ra joateko izena emateko azken eguna larunbata

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 13a, 02:00

Hernaniko Motolagunak elkarteak asteburu pasa antolatu du Morillo de Tou-ra (Huesca). Maiatza­ren 22an abiatuko dira, A­tse­gindegitik, 09:00etan. Pre­zioa 55€ bazkideentzat eta 60€ bazkide ez direnentzat. Prezi­o­an sartuta dago, hamaiketakoa, bazkaria, afaria, gosaria eta kan­pinean lo egitea. Lo zakurik ez dela era­man behar jakinarazi dute. Izena larunbata baino lehenago eman be­har da Orko­la­gako tailerretan. Plazak 26ra mugatu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!