Martin Zabaleta hernaniarrak Everest igo zuela 30 urte beteko dira bihar eta zenbait ekitaldi antolatu ditu Udalak Nabarralde, Txoriak txori eta Joxan Goikoetxearen laguntzarekin. Atzotik argazki erakusketa dago ikusgai Biterin. Maiatzaren 20ra arte izango da. Bihar berriz, Fernando Larruquerten Agur, Everest filma emango dute, 10:00etan eta 17:00etan. Ondoren, 19:30etan, hitzaldi-mahaingurua izango da Nabarralde elkartearen eskutik: Euskal Herria, Euskadi, Nafar Estatua eta Baskonia kontzeptuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!