Meza, herri kirolak eta pelota, San Isidro egunean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 13a, 02:00

Larunbatean San Isidro, baserritarren eguna izango da eta urtero bezala, ekitaldiak antolatu dituzte goiz parterako, Tilosetan. Bertaratzen direnek txorixo mokadutxo bat jateko aukera ere izango dute.

Baserritarrek egun haun­dia izango dute larun­ba­tean, San Isidro baita, eta aur­tengoan ere, eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte. Goiz pasa ederra izango da Tilosetan, mezaren ondoren. Meza 11:00etan izango da San Joan Bataiatzailean.

Iparraldeko herri kirolen erakustaldia
Aurtengo egitarauko berezi­ta­suna Iparraldeko herri ki­ro­len erakustaldia izango da. Goizeko 11:45etan izango da hori. Ondoren, 13:00etan, pe­lota partiduak izango dira. He­rriko pelotari afinizionatu onenek jokatuko dute. Herri kirolen eta pelota partiduen artean txorixo mokadutxo bat jateko aukera ere izango da.
Baserritarren eguna boro­bil­tzeko, bazkaria izango du­te antolatzaile eta partaideek Santa Barbara elkartean.

Egitaraua:

11:00 Meza San Joan Bataiatzailean.
11:45 Iparraldeko herri kirolen
erakustaldia Tilosetan.
13:00 Pelota partiduak. Herriko
pelotari afizionatu onenek jokatuko dute Tilosetan.
Ondoren, bazkaria antolatzaile eta partaideentzat Santa Barbaran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!