Urko Apaolaza hernaniarrak Kazetaritzako Eurobask Saria jaso du

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 12a, 02:00

Urko Apaolaza hernaniarrak Kazetaritzako Eurobask Saria ja­so zuen herenegun, Europar Batasuna kohesio politikoaren ata­kan erreportajeari esker. Apa­o­la­za historialaria eta Ar­gia al­dizkariko kazetaria da eta iaz, bertan argitaratu zuen lana, L­a­rrun gehigarri­an. Eu­ro­bask Sa­ria Europako Mugi­men­duaren Euskal Kon­tsei­lu­ak banatzen du Europar Ba­ta­su­naren ak­tua­litatea eta nor­ta­su­na azter­tzen duen ka­ze­ta­ri­tza lan hoberenari. Epai­ma­­hai­kideek na­barmen­du du­te saritutako lanaren izae­ra kritikoa.

11 lanen artean aukeratua

Guztira 11 lan izan dira aurkeztuak eta horien artean Apaolazarena aukeratzeko garaian, kontuan izan ditu epaimahaiak, europar gaietan espezializatua ez den astekari batean argitaratua izatea eta lantzen duen gaiaren inguruan egindako analisi zorro­tza eta euskeraz egindako erredakzio txukuna.
Eurobask Saria antola­tzen dela bigarren urtea da, eta iaz, Jose Antonio Diez Alday kazetari eta analistak irabazi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!