«Udala arriskuan jartzen ari da zabor bilketa»

Kronika - Erredakzioa 2010eko maiatzaren 12a

Jose Ramon Chica Hernani­ko PSE-EEko bozeramaileak ohartarazi du Udala arriskuan jartzen ari dela Herna­niko zabor bilketa Atez Ate­koarekin. Adierazpen hori Do­nostiako Epaitegiak eman­­dako sententziaren harira egin du: «sententzia honek zalantzan jartzen du hondakinak kudeatzeko entitate paralelo bat sortzeko erabakia, ez baita Udalaren konpetentzia», azaldu zuen Chicak herenegun prentsaurrean, Jose Perez eta Estefania Morcillo zinegotziekin batera. Gogorarazi zuen zenbait errekurtso jarrita daudela ANVk eta EBk lortutako akordioen aurka, eta sententziek atzera bota dezeketela akordio horiek, eta ondorioz, zerbitzua eta hondakin bilketa sistema bertan behera utzi. «Azken finean, Atez Atekoa bertan behera geratuko litzateke eta aurreko sistema bukatua egongo litzateke. Modu horretan, inork ez luke zaborrik jasoko eta arriskuan jarriko litzateke Hernaniko zabor bilketa», gaineratu zuen.

«Ikuskizun lotsagarria»
Horrez gain, sozialistek salatu dute sistema gabeziekin eta modu txarrean hasi dela. «Atez Atekoaren lehenengo egunean ikuskizuna lotsagarria izan zen. Batzuk Atez Atekoaren ongi etorria ospa­tzen zuten bitartean, beste ba­tzuk aurreikusi gabeko ondorioak jasan zituzten».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!