«Garbitaniak ez du inongo asmorik San Marko ordezkatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2010eko maiatzaren 12a

Atez Atekoaren inguruan, azken aldian esan diren hainbat gauza zuzentze aldera, pren­tsaurrekoa eman zuten atzo Marian Beitialarrangoi­tia, Xa­bier Mikel Errekondo eta Ai­tor Etxeberria, Hernani, Usur­bil eta Oiartzungo alkateek. Azal­du zuten Garbita­nia Zero Za­bor elkartea, hau da, hondakinak bildu eta kudeatzeko sortu den enpresa berria, enpresa publikoa dela eta bere helburu nagusia enpresei eta erakundeei laguntza ematea dela zero zabor sistema ezartzeko.
«Garbitaniak ez du inolako asmorik San Marko ordezka­tzeko. Guk ez dugu inolako asmorik San Marko uzteko edo ahultzeko. Alde­ran­tziz, lan eta lan ari gara San Markok bere helburuak lortzeko, hau da, birziklatzea haunditzea».

Udazkenetik aurrera
herri gehiago

Gaineratu zuten gezurra dela Garbitaniak edo Atez Ate­ko­ak arrisku ekonomikoak ekar­tzen dituela. «Arrisku ekonomikoa erraustegiak dakar, ez baitago dirurik 4 milioi euro xahutzeko. Kezkatuta gau­de. Esan dezatela nondik aterako duten dirua. Gipuzkoa eta gipuzkoarrak hipotekatu nahi dituzte gure osasuna kalte­tzen duen teknologia zaharkitu batekin».
Hori horrela, jakinarazi zu­ten, Atez Atekoa ez dela inongo kapritxoa eta ez direla hiru Udal soilik. «Dozena­ka herrik nahi dute egin Atez Atekoa eta udazkenean herri gehiago hasiko dira».

«Napoles balitz bezala»
Garbitania zergatik sortu du­ten ere azaldu zuten: «Dipu­ta­zioak Gipuzkoa gobernatu nahi du hau Napoles izango balitz be­zala. Mehatxuak eta zangotrabak nonahi. Zaborren monopolioa nahi dute eta za­bo­rren mafia bat bezala ari di­ra joka­tzen. Eta guk ez dugu ho­ri onar­­tzen inondik inora. Erraust­egia kosta ala kosta egin nahi dute, Gipuzkoa en­presa pribatuei entregatu die­te­lako».

Alkatea pozik bi egunetako erantzunarekin
Hernaniarrak Atez Atekoari ematen ari zaien erantzunarekin oso pozik zegoela esateko ere aprobetxatu zuen Marian Bei­tiala­rrangoitia Alkateak. «Bi egun hauetan Hernaniko herritarrek sekulako zibismo era­kus­taldia egin dute. Erakutsi digute beraiengan jarritako konfiantza zergatik jarri ge­nuen. Erakutsi dute politiko askok daukatena baino kon­tzientziazio maila haundiagoa dutela. Zorionak eman nahi dizkiet hernaniar guztiei».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!