joan den igandean, Atez Atekoaren inguruko bideo laburren lehiaketako sariak banatu ziren. Gaztetxoen kategorian, hau da, 8-12 urte bitartekoen lanen artean, Hamar arrazoi izeneko bideoak eraman zuen lehenengo saria. Egileak izan dira: Aritz Lizarraga, Janire Elorza, Ekain Perema, Ashok Martin, Andoni Saizar eta Alain Agirre. Bigarren saria Eta zure etxean zer? grabaketak eraman zuen. Aritz Lizarraga, Ane Macicior, Ander Rodriguez, Aroa Ciprian eta Ekaitz Insaustik egina da.
Gazteen kategorian, hau da, 12-16 urte bitartekoen artean, Atez ateko sistema izan zen nagusi. Beñat San Sebastian, Ion San Sebastian, Ander Aduriz eta Beñat Gartziak egin dute bideoa. Ander Aldaregiak eta Vishal Ansorenak egindako Atez atekoa izan zen kategoria horretako bigarren saritua.
500 eta 300 euroko baleak kirol dendetan erabiltzeko
Kategoria bakoitzeko bideo irabazleek 500 euro lortu dituzte Hernaniko kirol dendetan erabiltzeko, eta bigarrenek 300 euro. Sariak Porrotxek eta Marian Beitialarrangoitia alkateak banatu zituzten.