Pieza ederra, urteko lehendabizikoa izateko. 3,40 kg-ko izokina harrapatu dute Diputazioko kontrol-estazioan, Hernanin. «3,40 kg-ko pixua eta 69 cm-ko luzera du» adierazi dute arduradunek. Pixatu eta neurtu egiten dute, eta berriz Urumean askatu, bideari segi diezaion. Urteko lehendabizikoa da, eta abendura bitartean sartuko dira gehiago. Gehienak udazkenean izaten dira, ur gehiago delako errioan, baina udaberri / uda hasieran ere badute joera. Diputazioko Landa Garapeneko Departamenduak estazio bat dauka Urumean, gora dijoazen izokinak kontrolatzeko. 1993an jarri zen, eta orduzkero 1.000 izokin inguru sartu dira bertan.