Hernanik airean irabazi dio Amezketari

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 10a, 02:00

Kadeteek 22-4 irabazi zuten eta jubenilek 22-1. Hortik aurrerakoak ez zuen kuidorik, Hernani klasifikatua bai­tzegoen hurrengo kanporaketarako. Murgiondo eta Leonet kadeteetan, eta Aizpitarte eta Lizeaga jubeniletan, aire-errematean fin aritu ziren, eta bi bikote haundi direla erakutsi. Nagusietan Ojuel eta Alvarez aritu ziren, eta hoiek ere lana ondo egin behar izan zuten, amezketako bikote beteranoari irabazteko, 22-9. Datorren igandean, finalaurdenak, Hernanin, Andoainen kontra.

Bestalde, GRAVN txapelketako finala 30-18 galdu zu­ten Irazustabarrenak eta Sem­­perrek, Arabaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!