Atzo organikoa, eta gaur ontzi arinak

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 10a, 02:00

Hasi da Atez Atekoa. Atzo organikoa bildu zen, eta gaur ontzi arinak atera be­har ditu herritarrak. Ontzi ari­nak (plastikoa), lehen kon­tainer horira botatzen zirenak. Kontainer guztiak kendu ditu Udalak (beirarena izan ezik), eta zin­tzi­lika­tzeko posteetan utzi be­har dira hondakinak, hemendik aurrera. Atzo, arratsaldeko 20:00­etan h­a­si zen jendea kubo ma­rroiak ateratzen, eta 23:00­eta­n biltzaileek lan de­zentu zuten pilatua. Bestalde, goizean, lehen kontainerrak zeuden puntuetan zaborrak pilatuta azaldu ziren, eta langileak aritu ziren garbitzen.
 
Atez Atekoari ongietorria
Bestalde, Tilosetan herritar as­ko bildu zen atzo Atez Ate­koari ongietorria egitera. Festa horretan, Marian Bei­tia­la­rran­goitia Alkateak hernaniarrak zoriondu zituen, hartutako bideagatik, eta egindako apustuagatik, eta «laster de­nak oso harro» egon­go ga­re­la adierazi zuen.
Adierazi zuen, Her­­nani pauso hau emateko gai izan delako, zenbait zinegotzi eta agintari urduritu egin dela, baina atzera biderik ez duela apustu honek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!