Teklan-Hernani mailaz jaitsi da

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 10a, 02:00

Teklan HKE taldeak bukatu du denboraldia, eta mailaz jaitsiko da, erregionalen bigarren mailara, hain zuzen ere. Lesioak eta zorte falta izan dira batez ere, maila galtzeko motiboak.

«Datorren urterako ez du­gu gogo faltarik» adierazi dio Kronikari Eneko entrenatzaileak. Teklan Hernanik larunbatean zuen denboraldiko azken partidua. 47-66 galdu zuen Alde Zaharra taldearen kontra, eta mailaz jaitsi dira, erregionalen lehenengo mailatik, bigarrenera. Zorteak ez dio askorik lagundu hernaniarrei, eta ondo hasitako den­boraldia erabat itsusitu zaie bukaerarako, lesio dezente medio.
«Behin galtzen hasita, zaila izaten da bolada txarrari buelta ematea, eta hori da, bukaera aldera pasa zaiguna», adierazi dio Eneko entrenatzaileak Kronikari.

Taldea gogotsu, eta datorren urtean ekipo bat gehiago

Entrenatzaileak, dena dela, tal­deak azaldutako jarrera ona azpimarratu du, eta datorren urterako gogotsu daudela, denboraldi on bat egiteko. «Taldea go­gotsu da­go. Da­to­rren urtean seniorretako taldean ia denak her­na­nia­rrak izango gara (orain 8 dira). Juniorretan talde bat izango dugu, eta kadeteetan bi, aurten baino bat gehiago».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!