Lan munduan emakumeen papera zein izan den jaso nahi da, argazkien bidez

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 10a, 02:00

Historian zehar emakumeek lan munduan egindako lana azaleratzeko asmoz, III. Ikerketa Beka antolatu du Udaleko emakume eta gizonen arteko Berdintasun Ar­loak. Horretarako, 1975 urtera arteko argazkiak bildu, eta horien gainean egin beharko da ikerlana. Ikerketaren ize­na honakoa da: Hernaniko emakumeen papera lan munduan: argazkietan oinarritutako azterketa. Bekara bakarka edo taldean aurkeztu daiteke, ekainaren 1a baino lehen. Kopuru ekonomikoa 7.000 eurokoa izango da.

Historia jaso, landu eta
herritarren esku jarri

Berdintasun Arloak beka horren bidez lortu nahi izan du Hernaniko emakumeen inguruko historia jaso, landu eta herritarren esku jarri. «Ikusezin bihurtu izan dira as­kotan emakumeak historian zehar, eta ikerketa beka honen bidez, ezagutzen ari ga­­ra pixkanaka pixkanaka emakumeen lekua eta zereginak zein­tzuk ziren esparru desberdinetan», azaldu dute.

‘Hernaniko emakumeen papera lan munduan:
argazkietan oinarritutako azterketa’

1.- Ikerketa gaia: Hernaniko emakumeen papera lan esparruan argazkien azterketa bidez. 1975 urtera arteko argazkiak bildu eta horien gainean egin beharko da ikerlana, beti ere kontuan izanda Hernaniko errealitatea erakutsi behar duela azterlanak.
2.- Ikerketaren subjektuak: Bakarka edo taldean aurkeztu daiteke, eta ikuspegia diziplina anitzekoa izan dezakete.
3.- Aurkeztu beharreko dokumentuak: a) Lan proiektua: 15 orrialde edo gutxiagoko lan-proiektua. Izenburua, ikergai zehatza, ikergaiaren testuinguru teorikoa, helburuak, lan metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia zehaztuta. b) Gutun azal itxi batean, lan proiektuaren izenburua, bekaren eskatzaile guztien kontaktu datuak, NA-ren fotokopia, eskatzaileen curriculumak eta bertan ageri diren merituak zuritzeko dokumentazioak.
4.- Eskaera egitea: 2010eko ekainaren 1a baino lehen Hernaniko Udaleko Erregistro Orokorrean.
5.- Hizkuntza: Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkun­tza ofizialetatik edozeinetan.
6.- Epaimahaia: Politika Sozialeko delegatua, Berdintasun teknikaria, Historian aditu bat, Generoa eta argazki gaietan aditu bat eta Hernaniko Berdintasun Kontseiluko bi ordezkari.
7.- Ikerketaren iraupena: Aukeratutako proiektua lehiaketa egin ondorengo hilabeteetan hasi beharko da, eta azken txostena 12 hilabete igarota aurkeztu.
8.- Finantzaketa: Kopuru ekonomikoa 7.000 eurokoa izango da eta hiru zatitan banatuko da: %30a proiektua aukeratzean, %30a sei-hilabetera, eta %40a azken txostena aurkeztu eta epaimahaiak oniritzia ematean.
9.- Jarraipen bilerak: Hernaniko Udalak nahitaezko
tutoretza ordu batzuk jarriko ditu, jarraipena egiteko.
10.- Publikazioa: Lanek argitaragabeak izan beharko dute. Berdintasun Arloak beka eman gabe uzteko eskubidea du.
11.- Jabetza intelektuala: Jabetza Intelektualaren Testu Bateginak ezarritakoa aplikatuko da.
12.- Hautatuak izan ez diren proiektuak jasotzea: Irailaren 1etik aurrera Berdintasun Arloko bulegoan.
13.- Oinarriak onartzea
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!