10-6 galdu, eta Hernanik bigarren mailan jarraituko du

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 10a, 02:00

Leioa igoko da mailaz, eta Hernanik bigarren mailan jarraituko du. Taldeko arduradunak pozik, partiduarekin, eta denboraldi osoarekin.

HERNANIKO waterpoloak egun garrantzitsua zuen, atzo; igoera play offa baitzuen mutilen talde nagusiak, Leioaren kontra. 10-6 galdu zuten hernaniarrek, eta ez dira mailaz igoko; baina ez daude erabat burumakur, «gertatu behar zuena gertatu da. Leioak talde hobea zuen; iaz lehenengo mailatik jaitsi ziren».

Dena dela, hernaniarrek, haiek espero baino lan gehiago eman diete bizkaitarrei. Play offeko lehenengo partidua 10-9 irabazi, eta Her­na­nik bentajarekin jokatu zu­en atzo, Leioan. Azken laurdenera arte puntu batez irabazten joan ziren bizkaitarrak, eta kosta zitzaien, hernaniarrak menderatzen. Bukaeran 10-6, Leioa nagusi.

Euskal Herriko Kopa hasi dute orain Hernaniko bi taldeek, neskak eta mutilek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!