BEDERATZI egunen ondoren, gaur izango da azken aukera, Hernanin, liburu eta diskak erosteko. Hernaniko liburu Azoka zabalik izango da goizeko 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara.
Azoka Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatzen du, eta ondorengoak dira parte hartu duten argitaletxeak: Arriaga, Kale book, Edurne, ABarka, Urretxindorra, Herriak, J.C Irizar, Zabaltzen, Txalaparta, Ttarttalo, Erein, Txertoa, Elkar diskak eta Elkar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!