Hernaniarrak 1980ko maiatzaren 14an egin zuen gailurra,
eta aurreneko euskalduna izan zen Everestera igotzen.
hogei urte pasa dira Martin Zabaleta mendizale hernaniarra Everestera igo zela, gailurra 1980ko maiatzaren 14an egin baitzuen, Pasang Temba sherparekin batera.
Zabaleta aurreneko euskalduna izan zen Everestera igotzen, eta oihartzun haundia izan zuen Euskal Herri osoan, eta Hernanin bereziki.
Eguna gogora ekartzeko eta Martin Zabaletari omenaldia egiteko, hainbat ekitaldi izango dira Hernanin: maiatzaren 13tik 20ra argazki erakusketa izango da Biterin; eta maiatzaren 14an Agur Everest pelikula jarriko dute eta mahaingurua izango da, Euskal Herria, Euskadi, Nafar Estatuta eta Baskonia kontzeptuak gaia ardatz hartuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!